XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIDE BIAK Munduan gaitza ta ona beti - Bide oneitatik bat aukeratu bear - Gaitz-bidea - Asieran gizona ona zan gero deabruak atzipetu - Gaitzaren ezaugarriak - Kezka-onoimenerako nagia - Sorkunak - Diru-zalekeria-andizuren-naia-arrokeria - Gaitzak peketura garoaz - Gure eginbearra - On-bidea - Ezeugarriak - Gure egin bearra.

Munduan gaitza ta ona dirala ezin ukatu; beti izan dira mundua mundu danetik.

Gizona berenez ona da; Egilleak ona egin eban eta beti on irauteko menak emon be bai; alan be biotza gaitzez daben gizon asko ikusi oi dira.

Zergaitik ete?.

Munduan bide bi dira: on-bidea ta gaitz-bidea, ta berenez ona dan gizonak gaitz-bidea artu ba'dagi on-izatea ausi daroa.

Aingeruentzat ez da on ez gaitz-biderik.

Aingeru onak Jauna gozartzen bizi dira orain; beste egoerarik ezin artu leikie; ez dagoz bidean; euren betiko zorion-etxean baiño.

Aingeru txarrak euren gaiztakerian diardue; oneik be ez dagoz bidean euren betiko zoritxar-etxean baiño.

Gizonentzat be ez da biderik eriotz-ondoren; edo betiko zoriona zeruan edo betiko zoritxarra inpernuan.

Munduan garean bitartean bai ostera bidaztiak garean bitartean gerok aukeratu bear doguz bidea ta geroko bizitza.

Oraindik bidean gara.

Beste bizitzarako bide bi bakarrik dagoz; bi bakarrik: on-bidea ta gaitz-bidea ta bakoitzak mundu berezira daroa.

Orregaitik Kristoen itzak: Intrate per angustan portam.

Ate estutik sartu zaiteze.

Bide bietan ezin ibilli batera.

On-bideak Jaungoikoagana daroa bide ontan bere legea betetzen da-ta; gaitz-bideak inpernura daroa Jaungoiko-legea ausi dagi-ta.

Gizonak oinkada bat be ezin egin leike gaitz-bidean pekatu astuna egiteke; ta pekatari dana on-bidean ezin sartu leiteke naizta gizonen begientzat gauza arrigarriak egin, bere naimen gaiztoa onera biurtu ta Jaunak bere goi-eskerra emon ezik.

Errez-errez igaro daiteke bide batetik bestera.

Bide onetik txarrera igaroteko pekatu aztun bat naiko da; bide txarretik onera igaroteko Jaunaren laguntza bear.

Gure geroko zoriona edo zoritxarra bide biok aukeratzean dagoan ezkero ikusi ta ikasi dagiguzan.